GuraSOS haur eta nerabeen osasunaren alde

2016-05-26

GuraSOS Donostian egitekoak diren erraustegiak euren umeengan izango duen eraginagatik kezkatutako guraso taldea da.

GuraSOSek erraustegiaren eztabaida gizarteari bueltatzea eskatzen du: “Gure seme alaben osasunarekin jolastea ez dugulako onartzen”.

201 ikastetxe eta 69.119 haur eta nerabe kokatzen dira Donostiako erraustegiaren eragin-eremu horren barruan.

 
 
GuraSOS haur eta nerabeen osasunaren alde

Erraustegiak osasunean izan ditzakeen ondorioak eman zituzten ezagutzera jendez betetako Orona-Ideo gunean Fernando Palacios CSICeko zientzialariak eta GEIS/OITeko medikuek. GuraSOS taldeak antolatutako zabalkunde zientifikorako eta elkarrizketa sozialerako jardunaldiaren barruan kokatu dira hitzaldiak eta mahai-inguruak. GuraSOSek erraustegiaren eztabaida gizarteari bueltatu behar zaiola adierazi du, seme-alaben osasuna delako jokoan dagoena.