"Hezkuntza eta burujabetza" mahai-ingurua

2017-03-22

Sortzen elkarteak antolauta, Hezkuntza eta burujabetza mahai-ingurua egingo da martxoaren 30ean arratsaldeko 18:30ean Iruñako San Francisco eskolan.

Hauek izango dira mahai-inguruko partaideak: Jaxinto Gomez, Oihana Lopez, Bego Bitorika eta Ruben Iglesias.

 
 
"Hezkuntza eta burujabetza" mahai-ingurua

Euskal Eskola Publiko Berria eta Hezkuntza Sistema Propioa sortze aldera Sortzen Elkarteak hezkuntza burujabetza du aldarri eta eraikuntza bide. Herri eta auzo bakoitzeko hezkuntza komunitateak bere eskolaren proiektua ahalik eta modu autonomoan garatzeko aukera gisa eta, Euskal Herri mailan hezkuntza komunitateak saretuz, eredu be- rri, kolektibo eta propioak eraikitzeko bide bezala ulertuta.

Norabide horretan, esparru ezberdinetan antolatutako herri mugimenduek hezkuntzari ekarpen handia egin diezaiokete, arloka burujabetzen eraikuntzarako irizpide eta bideak eskainiz. Sektore bakoitzeko prota- gonistek euren gain hartzen dute propioki esparru horren inguruko arazoari irtenbidea eskaini eta alternatibak eraikitzeko ardura: autoeraketa, hausnarketa, erabakiak, elkarlana, auzolana...

Hau dela eta, hainbat esparruetako herri mugimenduetako eta hezkuntza komunita- teetako hainbat lagunekin mahai-ingurua antolatu dugu Iruñean martxoaren 30ean, ekarpenak eta proposamenak jasotzeko asmoz. Elikadura, gorputza, hizkuntza, eta curriculum burujabetzetatik hausnarketa eta ekarpenak izanen ditugu mahai-inguruan, elkar elikatuz.