Aukeretara irekitako Curriculum-erantz: haurren protagonismoa eta hezkuntza

2017-05-24

Elgoibarko MEKA Lanbide Eskolak antolatuta, Aukeretara irekitako Curriculum-erantz: haurren protagonismoa eta hezkuntza jardunaldi pedagogikoa egingo da ekainaren 2an.

Antolatutako jardunaldian, San Miniaton, Italian egiten diren esperientziak aurkeztuko ditu Aldo Fortunati psikologia ebolutiboan eta Haur Hezkuntzan adituak.

 
 
Aukeretara irekitako Curriculum-erantz: haurren protagonismoa eta hezkuntza

MEKA Lanbide Eskolako Gizarte eta Kultur Zerbitzuetako mintegiak antolatutako  JARDUNALDI PEDAGOGIKOA, ekainaren 2an

 

 Jardunaldi hau profesionalei eta haurren hezkuntzan interesa daukan edonori zuzenduta dago.

 

 Antolatutako ekitaldian, San Miniaton, Italian egiten diren esperientziak ezagutzeko eta hezkuntza bide berriak daudela ikusteko eta ikasteko aukera izango dugu.

 

San Miniatoko proiektuaren ardatza haurrek osatzen dute. Proiektu honetan, haurrak subjektu aktiboak eta ekintzaileak dira, euren garapeneko protagonistak eta protagonistak ere euren ezagutzaren garapenean. Ezagutzaren garapen hau, aukeretara irekitako testuinguru antolatuan gauzatzen dela adierazten digu proiektuak.

 

 Hizlaria Aldo Fortunati izango da, Psikologia ebolutiboan eta Haur hezkuntzan aditua.

 

 Ekitaldi honetan parte hartzeko bi aukera daude:

· Goizez: lau orduko saio bat gehi materiala (guztira 30€pertsonako).

Saio hau bereziki haur hezkuntzako profesionalei, ikasleei eta irakasleei zuzenduta dago.

 

· Arratsaldez: bi orduko saioa (10€bakoitzeko). Hau, profesionalei eta haurren hezkuntzan interesa daukan edonori zuzenduta dago. Saio honetan, materiala erosteko aukera egongo da.

izena emateko formularioa eta ekitaldiari buruzko informazio osagarria: 

https://forms.office.com/Pages/ResponsePage.aspx?id=cRhHY8nrqU-80Nl-e1SLlRxZbHG5RgRBvk2QnI6-SuBURUE1WlkyRjg4RU1NMjRONE1JN1k4SFBZVy4u