EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko irakasleak borrokan

2017-11-28

ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek mobilizazio ugari deitu dituzte EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Urrian zehar hainbat herritan eta ikastetxetan itxialdiak eta jai aldarrikatzaileak egin zituzten ikasle, guraso eta langileekin batera. Urriaren 28an, familia eta herritarrekin batera manifestazio jendetsuak egin ziren Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Aurreko hiru asteetan, Haurreskola Partzuergoko hezitzaileek eta langileek; gero, sukaldariek eta garbitzaileek; eta, aurreko astean, Heziketa Bereziko hezitzaileek egin zituzten sektoreko borroka astea eta greba eguna. Aste honetan, berriz, irakasleen txanda da. Horregatik mobilizazioetan ari dira eta ostegunean, 30ean greba egingo dute. Eta, abenduaren 14rako, sektore guztiek batera, greba orokorrerako deia egin dute.

 
 
EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko irakasleak borrokan