Hezkuntza: 93ko legetik, lege berrira? mahai ingurua

2018-01-15

Urtarrilaren 24an, asteazkenean, arratsaldeko 18:30ean Gasteizko Goiuri jauregian, Hezkuntza: 93ko legetik, lege berrira? izeneko mahai ingurua antolatu du ehbilduk.

HIZLARIAK:

  • Belen Arrondo. Lehen Hezkuntzako irakaslea.
  • Tasio Erkizia. 93ko legearen sortze prozesuan Legebiltzarkidea.
  • Marije Fullaondo. MUko HUHEZIko irakaslea.
  • Gonzalo Larruzea: EAEko hezkuntza ikuskaria.
 
 
Hezkuntza: 93ko legetik, lege berrira? mahai ingurua

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza arautzen duen "Euskal Eskola Publikoaren Legearen" inguruan solasteko mahai ingurua antolatu da.

Hezkuntza Akordioaz, lege berri batez eta abarretaz hitz egiten ari den honetan, gure ekarpena egin nahi da. Horretarako, 93ko Legearen sorrera, garapena, onurak eta gabeziak aztertu nahi dira 4 hizlariren laguntzarekin.