"Hezkuntza eta espazioa 2018" jardunaldiak

2018-02-28

Nafarroako Eskola Kontseiluak “Hezkuntza eta espazioa 2018” Jardunaldiak egingo ditu. XXI. Jardunaldi hauek familia, irakasle, profesional, eragile sozial eta udal arduradunei zuzenduta daude. Martxoaren 5, 6, 7 eta 8an izango dira Iruñeko Nafarroako Museoaren Areto Nagusian.

 
 
"Hezkuntza eta espazioa 2018" jardunaldiak

Hezkuntza komunitatetik eta komunitatera hausnarketak ekartzea bilatzen dute Jardunaldiek. Helburu nagusiak dira hezkuntza eta espazioen arteko loturak aztertzea, hezkuntza espazioen eta kontestuen praktika onen ereduak definitzea, Nafarroako hezkuntza sisteman espazioarekiko eskola esperientzia esanguratsuak partekatzea eta jendarteari eta hurbileko eragileei esperientziak jakinaraztea.

Martxoaren 5ean, Hezkuntza Kontseilari María Solana Arana eta Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakari Aitor Etxarte Berezibaren aurkezpenek Jardunaldiei irekiera emango diote. Ondoren, Heike Freirek, haurtzaroan eta hezkuntza berrikuntzetan aditua, “Hezkuntza eta naturari” buruzko hitzaldia eskainiko du. Solasaldian praktiken aurkezpenak egingo dira. Parte hartuko dute: Sarrigurengo Hermanas Úriz IP, Iruñeko Mendillorri HE, Iruñeko San Francisco IP eta Zizur Nagusia eta haurtzaroa.

Martxoaren 6an, Clara Eslava arkitektoak, “Hezkuntza eta arkitekturari” buruzko hitzaldia eskainiko du. Solasaldian praktiken aurkezpenak egingo dira: Iruñeko Hijas de Jesús, García Galdeano IP eta Hezkuntza Departamentuaren Etorkizuneko Gelaren proiektua.

Martxoaren 7an, Ianire de Andrés eta Ula Irurtetagoiena arkitektoek “Hezkuntza eta hiriari” buruzko hitzaldia eskainiko dute. Solasaldian praktiken aurkezpenak egingo dira: Iruñeko Bernat Etxepare eta Mendigoiti ikastetxeak eta Iruñeko hiri proiektu berriak. Saioa euskaraz izango da, aldibereko itzulpenarekin.

Martxoaren 8ko saioan, taldeka ondorioak eta zalantzak lantzeko dinamika egingo da.

Saio guztien ordutegia 17:00etatik 20:00etara izango da, martxoaren 8koa izan ezik, 19:00etan bukatuko baita. Aldibereko itzulpena egingo da zeinu-hizkuntzara. Beharrezkoa da Jardunaldietan aurretik izena ematea.

Apirilean, Jardunaldietan parte hartzen duten ikastetxeetara bisitaldiak antolatuko dira. Taldeak ez dira 25 pertsonatik gorakoak izanen. Apirilaren 11an aukera izanen da bertatik ezagutzeko honako proiektuak: Sarrigurengo Hermanas Úriz IP, Iruñeko Bernat Etxepare IP eta Zizur Nagusia. Apirilaren 18an: Iruñeko San Francisco eta San Ignacio ikastetxeak eta Noaingo San Miguel. Apirilaren 25ean: Iruñeko Mendigoiti, Hijas de Jesús eta García Galdeano ikastetxeak.