ADITU TITULUA: Irakaslea Haur Hezkuntzako berrikuntzan

2018-05-23

Tituluak elikatu nahi du Haur Hezkuntzako profesionalen profila, irakasleak ahalduntzeko berrikuntza prozesuetarako. Lanbidearen alderdi pertsonal eta profesionalen orekan eragin nahi du, bertatik berrikuntzarako beharrezko konpetentziak aberasteko.

Informazio osoa

 
 
ADITU TITULUA: Irakaslea Haur Hezkuntzako berrikuntzan

Nori zuzendua

Lanean ari diren Haur Hezkuntzako Graduatu, Diplomatu eta Goi Teknikariei zuzenduta dago.

Aditu titulua bereziki interesgarria da bere lan eremuan berrikuntza prozesuan murgilduta edo murgiltzear dauden profesionalentzat.

 

Helburuak

Eraldaketa pertsonala eta praktikaren hausnarketa esanguratsua izango ditugu lan egiteko zutabeak.

Irakasle kontzientea harremanetan.

Irakaslea bera da bere lanbidearen erreminta garrantzitsuena. Horregatik, aditu honetan, kontzientzia hartzeko prozesuan murgilduko zara.

Irakaslea teorien integraziotik berritzen.

Esperientzia desberdinak aztertuz, jasoko dituzu berrikuntza sustatzerako orduan, teoria desberdinen integrazioa.

Irakaslea taldean berritzen.

Hezkuntzaren berrikuntzan ezinbestekoa den irakasle taldearen kohesioa sustatzeko tresnak jorratuko dituzu ikastaroan.

 

KoordInatzaIlea: Alexander Barandiaran  abarandiaran@mondragon.edu

InformazIo saIoa: Ekainak 7, 18:00etan, Aretxabaletako Campusean  (Otalora, 31 - 20550 - Aretxabaleta).

InformazIoa eta matrIkulazIoa
Jaione urbieta jurbieta@mondragon.edu +34 943 71 41 88 (5124 luzapena)

Ikastetxeen bidez etorriz gero, Fundación Tripartita-k eskainitako diru-laguntzak kudeatu ahal izango dira.

 

www.mondragon.edu/profesionalak