Hik Hasi-n ere erronkaz beteta hasi dugu ikasturte berria

2018-09-04

Erronkaz beterik hasi dugu ikasturte berria Hik Hasi-n. Hilabetero hik hasi aldizkari pedagogikoa, eta hiru hilean behin Hazi Hezi haziera eta heziketa aldizkaria argitaratzeaz gainera, urte osoko bi formazio ditugu martxan: 0-3ko hezitzaileena bat; eta psikomotrizitate erlazionalari buruzkoa bestea. Horrez aparte, abendura bitartean bi jardunaldi egitea ere aurreikusten dugu: "mugimendua eta hizkuntza"-ri buruzkoa urriaren 26an eta 27an; eta Joaquim Ruyra-ko eta Sansomendi-ko lagunekin ikas komunitateei buruzkoa azaroaren 24ean. Gainera, argitaratu berri dugu 33. monografikoa, aniztasun sozio-ekonomiko, kultural eta linguistikoaren gainekoa; eta bidean da Euskal Herrian erreferente diren pedagogien gaineko liburuxka. Eta beste gauza asko... Ikasturte berri on denoi!

 
 
Hik Hasi-n ere erronkaz beteta hasi dugu ikasturte berria