'Hezkuntza, pausu bat haratzago' jardunaldia egingo da urtarrilaren 25ean eta 26an Lekeition

2019-01-10

Ibilaldia dela-eta, Hezkuntza ereduaz eta sistemaz hausnartzeko abagunea hartu du Lekeitioko ikastolak.

Jendartean bolo-bolo dabiltza hezkuntzarekin lotutako hainbat hausnarketa, eta horiek plazara ekartzeko ahalegina egin nahi izan dute Azkue Ikastolako kideek, hezkuntzaren inguruko hausnarketa eraikitzaile bat bultzatu guran. Horretarako, urtarrilaren 25 eta 26an Lekeition, 'Hezkuntza, pausu bat haratzago jardunaldiak antolatu dituzte.

Jardunaldietan parte hartzeko izena eman behar da.

 
 
'Hezkuntza, pausu bat haratzago' jardunaldia egingo da urtarrilaren 25ean eta 26an Lekeition

EGITARAUA

Urtarrilak 25, ostirala

  • 17:30-19:00: Mahai ingurua. Euskal Herriko hezkuntza sistema idealak izan beharko lituzkeen ezaugarrien eztabaidatzeko mahai ingurua.

Urtarrilak 26, larunbata

 

  • 10:00 - 11:30: “Herri hezitzailea, eskola herritarra”.
  1. “Herri hezitzailea”. Amaia Etxabe (OinHerriko lehendakaria) eta “DIMA herri hezitzailearen esperientzia” (Dimesten egitasmoa). Maite Iza eta Ibon Iza.
  2. “Eskola herritarra”. Jose Mari Auzmendi (Hik Hasi)

 

  • 11:30 - 12:00. Atsedena eta Kafea.

 

  • 12:00-13:30
  1. “Eraldaketa hezkuntzan”. Zigor Ibarzabal (Ikastola Elkartea)
  2. "Hezkuntza proiektu berri baten oinarria josten". Arantza Ozaeta (Huhezi)

 

  • 13:30-13:40 Balorazioa eta itxiera.