Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren inguruko jarduerak Pasaian

2019-11-18

Azaroaren 20an haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna ospatzen da mundu osoan. Eskubideen bermea ezinbestekoa dela azaltzea inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun.

EGITARAUA

 
 
Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren inguruko jarduerak Pasaian

Horregatik, berriro elkartuko gara aurten, haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren ospakizunetan. Eta horretarako, aste barrurako ekintzak, tailerrak eta lantegiak antolatu ditugu, berriro ere haurren eta gazteen eskubideak bermatu behar direla aldarrikatzeko, haur eta nerabeen parte-hartzea ziurtatzeko eta eskubideak denon ardura direla gogorarazteko.

Hortaz, jarduera ugari antolatu dira ikastetxe, kale, barruti eta itsasoan. Horietako batzuk haur eta nerabeek haien parte-hartze sistemaren bitartez proposatutakoak dira eta beste batzuk “eskubidean” herri-proiektuaren baitan elkarlanean antolatuak, zehazki, Udalak, hezkuntza-komunitateek, udaleko hainbat zerbitzuk, hezitzaileek eta herriko hainbat eragilek elkarlanean garatuak. Zorionak, guztio!

Eta bereziki nabarmendu behar dugu Antxon azaroaren 22an goizeko 9:30etik aurrera ospatuko den topaketa. Pasaiako ikastetxeetako haur eta nerabeek parte-hartze lan saioak egingo dituzte Pasaiako herria hobetzeko egin dituzten proposamenei jarraipena emateko.