Oparo joan dira Hik Hasiren ‘Txikitako beldurrak’ jardunaldiak

2019-11-18

700 lagun baino gehiagok parte hartu dute Bilbon eta Donostian egin diren saioetan. Txikitako beldurrak izan dituzte hizpide hizlariek. Jardunaldietan parte hartu dutenek zuzenean entzun dituzte Myrtha Chokler, Jon Arana eta Katty Homar psikomotrizistak eta Alexander Barandiaran MUko Huheziko irakaslea.

 
 
Oparo joan dira Hik Hasiren ‘Txikitako beldurrak’ jardunaldiak

Ostiralean Bilbon eta larunbatean Donostian, aretoak goraino bete dira Hik Hasik antolatu dituen udazkeneko jardunaldietan. Txikitako beldurrak izan dira aurtengo gaia eta jardunaldietan parte hartu dutenek zuzenean entzun dituzte Myrtha Chokler, Jon Arana eta Katty Homar psikomotrizistak eta Alexander Barandiaran MUko Huheziko irakaslea. Hik Hasik datozen asteotan zabalduko ditu jardunaldietako edukiak. Hazi Hezi aldizkariaren abenduko zenbakian erreportaje nagusia hartuko du gaiak eta aurrerago hik hasi-ren webgunean argitaratuko dira jardunaldiko bideoak.