‘IZAN’ disko berria dagoeneko salgai. Iritsi da gelditzeko eta lasaitzeko unea

2019-12-19

Lasaitzeko, kontzentratzeko eta erlaxatzeko musika eta ariketa gidatuak biltzen dituen disko berria argitaratu du Hik Hasik: Izan. Duela lau urte argitaratutako ‘Orain’ disko arrakastatsuan bezala, Marina Pintos piano-jotzaile eta yoga eta meditazio irakasleak prestatu ditu ariketak eta abestiak. Disko berria dagoeneko salgai dago Elkar dendetan eta Hik Hasiren webgunean.

 
 
‘IZAN’ disko berria dagoeneko salgai. Iritsi da gelditzeko eta lasaitzeko unea

Hezkuntza eta heziketa arlorako lagungarri izateko asmoarekin, material berri bat kaleratu du Hik Hasik: ‘Izan’ diskoa. Musika eta hitzo goxoekin, kontzentrazioa lantzeko erlaxazio ariketak biltzen ditu CDk. Marina Pintos piano-jotzaile eta yoga eta meditazio irakasleak prestatu ditu ariketak eta abestiak, duela lau urte Oraindiskoarekin egin bezala. Lan hark izan zuen harrera ikusita, abesti berri gehiago sortu ditu orain.

 

Ikasleekin, seme-alabekin, lankideekin, etxean, eskolan, aisialdian… edonon erabiltzeko moduko diskoa da Izan. Behin betiko arreta, erlaxazioa, emozioen kudeaketa eta kontzientzia zabaltzeko ariketak gidatuak eta musika erabiltzen dira diskoan.

Elkar dendetan eta Hik Hasi-ren webgunean eros daiteke CDa, ondorengo estekan klikatuta.

Marina Pintos eta Bizi Soinu zentroa

Marina Pintosek Bizi Soinu zentroa sortu berri du Irunen (www.bizisoinu.com). Norberaren ezagutzan sakontzeko espazioa da, eta meditazioa eta soinua erabiltzen ditu bitarteko gisa. “Besteak beste, masajeak ematen ditut soinuarekin, eta soinuaren bitartez gauza asko aldatzen dira zeluletan, emozioetan eta buruan. Dena lasaitu eta birkonektatu egiten da. Bi urte eta erdi ibili nintzen onkologikoan zeuden umeekin. Ontzi tibetarra jo eta abestu egiten nien eta zer eragin zuen ikusi nahi nuen. Haien harrera oso ederra izan zen: batzuk lo gelditzen ziren, beste batzuk goxo, lasai, gustura...”. Eragin oso positiboa zuela jabetu zen Pintos eta horregatik eskaintzen du hori Bizi Soinu zentroan. “Soinuak lasaitzen eta barruan dugun energia orekatzen laguntzen du, horrek bere lana egin dezan. Askotan gure barruko energia ez da martxan jartzen burua, pentsamenduak eta emozioak pil-pilean daudelako, sistema immunologikoa ahultzen. Soinuarekin, hori lasaitzen eta energiari bere lana egiten uzten zaio”.