Xua eta haur motxiladunen aldeko ekitaldia egingo dute igandean Donostian

2020-01-14

Urtarrilaren 19an, Xuaren urtebetetze egunean Motxilak Gora! ekitaldia egingo da Donostian. 

 
 
Xua eta haur motxiladunen aldeko ekitaldia egingo dute igandean Donostian

Urtarrilaren 19an, Xuaren urtebetetze egunean, ekitaldi bat egingo da Donostiako Atano pilotalekuan 11:30ean. Xua eta motxiladun haur guztiak (105 guztira) gurasoekin etxean egon daitezen eskatzeko. Ekitaldia Sarek antolatu du Porrotxekin batera. Sarrerak aurrez www.sare.eus webgunearen bidez eskuratu daitezke. Aurrez 6 euro balioko dute, eta 8 euro egunean bertan. 0-2 urte artekoek doan izango dute.

Hik Hasik ere bat egin du Xua gurasoekin etxera! ekimenarekin. Hik Hasiko kide Olatz Lasagabasterren eta haren bikotekide Patxi Urangaren alaba da Xua. Picassenteko espetxean daude hirurak, baina Xuak 3 urte beteko ditu urtarrilaren 19an eta Usurbilera etorriko da amonarekin bizitzera. Hik Hasiko kideek, elkartasuna erakusteko argazkia egin genuen eta Donostian egingo den Motxilak Gora! ekitaldian ere parte hartuko dugu.