Hik Hasi Txoriene saioan

2020-01-23

Urtarrilaren 22ko saioa Hik Hasi euskal heziketarako egitasmoari eskaini zioten ETBko Txoriene sukaldaritza programan. Ordutebeteren bueltan, Hik Hasiren jardunari buruzko laburpen argigarri bat egin zuten Ainhoa Azpirotz eta Ainara Gorostitzu Hik Hasiko kideek Zigor Iturrietarekin batera. Alde batetik, hik hasi eta Hazi Hezi aldizkariez eta horiek egiteko atzeko lanaz, irizpideez, balioez eta helburuez aritu ziren. Eta bestetik, beste zenbait proiektu eta egitasmoren berri eman zuten: udako topaketak, jardunaldiak, urte osoko formazioa, bidaia pedagogikoak, Birsortu eta abar. Saioa ikusteko.

 
 
Hik Hasi Txoriene saioan