Baztan Haur Eskolara bisita

2020-03-02

Larunbatean, otsailak 29 "0-6 urte: “Haur Hezkuntzako pedagogia berritzaileak eta eraldatzaileak” formazioaren barruan, Baztan Haur Eskola bisitatzeko aukera izan genuen Elizondon. Kristina Goñiren eskutik, beren proiektu pedagogikoa eta espazioen garrantzia aztertu genuen. Etengabeko formakuntzaren bidez eta hausnarketak egunero eginaz espazioen eraldaketa etengabea da haur eskolan. Gaur egungo eraikin eta kokalekuak 11 urte ditu  eta hezitzaileak izan ziren espazioen sorreran protagonistak. Talde sendoa eta egonkorra dute eta hori da nabarmentzen duten beste ezaugarri nagusi bat.

Eskerrak eman Baztan Haur Eskolako lan taldeari eta Kristina Goñiri, lan bikaina egiten ari zarete eta beti egongo gara zuengandik ikasteko prest!

 
 
Baztan Haur Eskolara bisita