Hik Hasik koronabirusaren aurrean hartutako neurriak

2020-03-16

Egoerak horrela eskatuta eta osasun-agintarien gomendioak jarraikiz, joan-etorriak ahalik eta gehien murrizteko neurriak hartu ditu Hik Hasik. Gure harpideei, gurekin formazioa eta ikastaroak egiten ari direnei, hezkuntza komunitate osoari eta gurekin elkarlanean aritzen diren guztiei erraztasun guztiak emango dizkiegu zerbitzua ahalik eta hobekien ematen jarraitzeko, egoerak ahalbidetzen duen neurrian.

Egoerak malgutasunerako bideak areagotzeko neurriak hartzera eraman gaitu. Joan-etorriak murrizte aldera, etxetik arituko gara lanean, lana, osasuna, komunitatearen zaintza eta norberaren bizimodua bateragarri egiteko egokitzapena lehenetsi ditugularik.

Beraz, fisikoki bulegoan ez bagaude ere, lanean ari gara, eta Hik Hasiren e-posta eskura duzue. Oharrik, mezurik edo zalantzarik baldin baduzue, idatzi helbide honetara: hikhasi@hikhasi.eus

 

 
 
Hik Hasik koronabirusaren aurrean hartutako neurriak