Familia eta eskola binomioa izango dugu aztergai hirugarren mintegian

2020-05-25

HIK HASI laborategiaren hirugarren mintegiak familiari begiratuko dio, eta izen-ematea zabalik dago webgunean. Egoera berri honetan eskolak ez ezik, familiak ere lurrikara bat jasan du eta bere egunerokoa ikaragarri aldatu zaio, etxea bihurtu da eskola, eta horrek emozio asko eragin ditu; lan-baldintzak aldatu; rolak birkokatu behar izan dira; arau berriak ezarri, eta abar. Horri guztiari begiratuko diogu Alvaro Beñaranekin eta Pedagogia Sistemikoaren ikuspegiarekin (Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaolarekin) eta hirugarrenik, Nerea Mendizabalekin. Ikastaro hauek guztiak hezitzaileei ez ezik, gurasoei zuzenduak daude eta irailari begira aurrelana edo prebentzioa egiteko gakoak emango dizkigute.

 
 
Familia eta eskola binomioa izango dugu aztergai hirugarren mintegian

Alvaro Beñaranek helduari begiratuko dio: “Helduaren rola inoiz baino garrantzitsuagoa denean” izango da ikastaroaren izena. Eta hezitzaileei eta gurasoei zuzendua dago. Egoera hainbeste aldatu den honetan, haurrek autonomia galdu dutenean eta helduari egoera gehiegizkoa egiten zaionean… Nola bihurtu egoera hau berriro jasangarri?

 

Aitziber Esnaolak eta Larraitz Mendizabalek Pedagogia sistemikoaren ikuspegitik baliabideak eskainiko dizkigute familia eta eskola berkokatzeko , eta bizi izan dugun guztia kontuan harturik, aurrera begira, eta udazkenean etor litekeenerako heldulekuak eskainiko dizkiete bai familiei eta baita hezitzaileei ere.

 

Nerea Mendizabalen ikastaroarekin itxiko da mintegia: “Emozioak kontuan izango dituen eskola eta etxea” ikastaroarekin, izan ere, Mendizabalek argi du emozio horiei arreta jarri eta lagundu egin behar diegula, bai familia egitura osasuntsu eta sendo manten dadin, eta baita eskolan ikaskuntza-prozesuarekin jarraitu ahal izateko.

Mintegiaren egitura:

Mintegiaren egitura orain arteko bi mintegien berdina izango da. Mintegi osoan edo ikastaro bakoitzean solte eman daiteke izena. Ostegunetan egileak berariaz HIK HASIrentzat prestatuko materiala zabalduko dugu (Alvaro Beñaranena ekainaren 4an; Pedagogia Sistemikokoa ekainaren 11n eta Nerea Mendizabalena ekainaren 18an) eta hurrengo ostegunetan zuzenekoak izango ditugu (Beñaranena 11n; Pedagogia Sistemikoa 18an eta Nerea Mendizabalena 25ean), guztiak Zoom bidez, 15etatik 16:20etara.

Egutegia:

- Alvaro Beñaran: “Helduaren rola inoiz baino garrantzitsuagoa denean”

Ekainaren 4tik 11ra (ekainaren 4an materiala bidali; ekainaren 11n zuzenekoa)

 

- Aitziber Esnaola eta Larraitz Mendizabal: “Familia eta eskola berkokatzen, pedagogia sistemikoaren ikuspuntutik”

Ekainaren 11tik 18ra (ekainaren 11n materiala bidali; ekainaren 18an zuzenekoa)

 

- Nerea Mendizabal: “Emozioak kontuan izango dituen eskola eta etxea”

Ekainaren 18tik 25era (ekainaren 18an materiala; 25ean zuzenekoa)

IZENA EMATEKO

Prezioak:

Aurreko mintegian izena ematen dutenek prezio berezia izango dute:

-aurreko bi mintegietan ere parte hartu dutenek: 45 euro harpideek; besteek, 50.

-aurreko mintegi batean parte hartu dutenek: 55 euro harpideek; besteek 60.

-Mintegi honetan parte hartuko dutenek: 65 harpideek; besteek 70

-Ikastaro bakoitzaren prezioa: 25 euro harpideentzat; 30 euro besteentzat