Jangeletako langileek protestak hasi dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

2020-06-25

Hiru greba egun deitu dituzte LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskola publiko, pribatu eta itunduetako jantokietan, eta horietatik lehena gaur gauzatu dute. Sindikatuek deituta, mobilizazioak egin dituzte gaur eguerdian hiriburuetan; Gasteiz eta Donostian elkarretaratzeak, eta manifestazioa Bilbon.  “Osasuna, enplegua eta pertsonen beharrak erdigunean” jarri behar dela aldarrikatu dute langileekin.

 
 
Jangeletako langileek protestak hasi dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

 

Grebarekin urrats bat aurrera egin dutela nabarmendu dute jantokietako langileek, “ikusezinak izateari uzteko. Izan ere, urratsa emateak, mobilizatzeak, borrokak azkenean emaitzak ematen ditu. Greba-aurreabisu bat behar izan da Hezkuntza Sailak jakin dezan eskola jantokietako langileen kolektiboa ere existitzen dela, eta eskubideak dituztela”.

Honako mezua zabaldu dute langileek: “Entzunak izateko eskubidea, gure osasunerako eskubidea, gure enplegu eta lan baldintzarako eskubidea aldarrikatzen dugu. Hezkuntza komunitate osoa irailaren 15ean grebara joan behar izan ginen elkarrizketa batzuei bide emateko. Jangeletako langileoi, ordea, muzin egiten jarraitu zaigu, euren zuzeneko langileak ez garelakoan, azpikontratak garelako, pribatizatzeko erabakia eurena ez balitz bezala”.