Laborategiari itxiera emateko, hausnarketa kolektiboa egingo dugu

2020-06-25

Aurten, egoerak hala behartuta, ezingo ditugu Udako Topaketak egin, baina hitzordu bat izango dugu, hala ere, elkarrekin: Uztailaren 1ean, eta Laborategiari itxiera emanaz, jardunaldi berezia egingo dugu Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Hik Hasi Laborategiaren itxiera. Irailerako gakoak: hausnarketa kolektiboa izenburupean, adituak eta irakasleak elkartuko ditugu COVID-19aren krisiak mahai-gainean jarri dizkigun galdera eta erantzunetatik abiaturik, irailean eskola hobera itzuli ahal izateko.

Nora Salbotx Amaiurko herri eskolako maistra eta zuzendariak eta Ane Ablanedok pedagogia berritzaileetan aditua den irakasleak markoa ezarriko digute eta aldaketarako gakoak emango dizkigute eta ondoren eraldaketa lantzen ari diren hainbat ikastetxetako esperientziak partekatuko dituzte zuzendaritzetako kideek. Hirugarrenik, irakasle parte-hartzaileek ere ahotsa izango dute, euren esperientzia, gogoeta eta lekukotasunen berri emateko, eta guztien arteko hausnarketarekin hainbat gako eta ideia jasoko ditugu guztiontzako baliagarri izango direlakoan.

Sarrera doakoa da baina mugatua, hausnarketan parte hartzeko izena eman behar da webgunean, eta plaza mugatuak daudenez, lehentasuna Laborategian parte hartu dutenek izango dute.

IZENA EMATEKO

 
 
Laborategiari itxiera emateko, hausnarketa kolektiboa egingo dugu