Laborategiari itxiera eman dio Hik Hasik hausnarketa kolektiboarekin

2020-07-02

Uztailaren 1ean eman zaio itxiera Hik Hasi Laborategiari, ohiko Udako Topaketen ordez hausnarketa kolektibo bat eginez: “Irailerako gakoak: hausnarketa kolektiboa” . Aurretik maiatzean eta ekainean Hik Hasi Laborategiko mintegiak eta ikastaroak burutu dira, eta laborategiari itxiera emateko jardunaldia izan da uztailaren 1ekoa.

Andoaingo Martin Ugalde kultur parkeko zelaian, aire librean, elkartu ziren hezkuntzako hainbat aditu, aritu, zuzendari, irakasle eta hezitzaile, eta denen artean orain arteko egoerari nola egin dioten aurre eta irailera begira zein erronka dituzten aipatu zuten. Kezkak, ekimenak eta proposamenak aurrez aurre partekatzeko eta elkarren berri jakiteko abagune ederra izan zen, eta elkargunerako espazioek ematen duten indartzeko aukera baliatzekoa. Hik hasi aldizkariaren uztaileko zenbakian, 250.ean, bilduko dira bertan esandakoak.

 
 
Laborategiari itxiera eman dio Hik Hasik hausnarketa kolektiboarekin