Herri hezitzaileen jardunaldiak urriaren 17an egingo dira, Streaming bidez

2020-10-09

Udaberrian egitekoak ziren jarduanldiak bertan behera gelditu ostean, urrian egingo ditu Oihnerrik herri hezitzaileen jardunaldiak, oraingo honetan online formatuan, Streaming bidez. "Pandemia osteko herri hezitzaileak"  izenburupean egingo du hitzaldi zikloa, eta izena eman behar da Oinherrien webgunean. 

 

 

 
 
Herri hezitzaileen jardunaldiak urriaren 17an egingo dira, Streaming bidez

Lau izango dira hizlariak: Nora Salbotx (Amaiurko Herri Eskolako maistra eta zuzendaria) ‘Herrigintza egiteko zailtasunak krisi garaietan, distantzia fisikoa ez dadila distantzia sozial bihurtu’ hitzaldia eskainiko du; Ibai Esteibarlanda (Hiritik-at) ‘Covid-ak sortutako erronka berriei nola erantzun hirigintzatik eta komunitatearen parte hartzea sustatuz’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Eta Aizpea Otaegi eta Agurtzane Solabarrieta, Errenteria eta Usurbilgo alkateak, hurrenez hurren, mintzatuko dira jarraian: ‘Pandemia honek sortu dituen behar berriei komunitatea kontuan hartuz eta herri hezitzailearen filosofiatik eman zaizkien erantzunen inguruko hausnarketa administrazio lokaletik’. 9:30etan hasiko da Streaming saioa eta izena eman behar da herrihezitzailea.eus webgunean.