500dik gora atxikimendu jaso ditu 'Hezkuntza plazara' agiriak

2020-12-03

Bostehun norbanako eta hirurogeita hamar eragiletik  gora atxiki zaizkio Hezkuntza Plazararen agiriari dagoeneko. Horrekin batera, eta iragarri bezala, abenduaren 1a moblizazio eguna izan zuten hezkuntza-komunitateek. Haurrak, familiak, irakasleak eta hezkuntza komunitateko langileak kalera atera ziren abenduaren 1ean Hezkuntza Plazara herri mugimenduak deitutako mobilizazio dezentralizatuei erantzunez eta hezkuntza erdigunera ekartzeko aldarrikatuz.

Hezkuntza Plazara mugimenduak salatzen du COVID-19aren kudeaketak «larriagotu» egin dituela aurrez hezkuntza-komunitatearen inguruan bazeuden arazoak. Koronabirusaren krisiak hezkuntza-beharrak handitu eta zaildu diteunean, administrazioek “erantzun eskasa” eman izana salatzen dute.



 

 
 
500dik gora atxikimendu jaso ditu 'Hezkuntza plazara' agiriak

Hezkuntza komunitatearen premiak ezarri ditu lehentasun gisa HEzkuntza plazara mugimenduak. «Hezkuntza prozesuaren erdigunean ikaslea dago, eta ikasle horren heziketa prozesua bermatzeko ezinbestekoa da bere inguru hurbila ere; ikastetxe baten ekosistema guztia. Finean, ikasleen beharrak eta erritmoak errespetatu behar dira, eta bizitzarekin bat egingo duten curriculumak berrantolatu».


Abenduaren 1eko mobilizazioak Hezkuntza Plazarak udazken honetan abiatu duen ibilbidean mugarri bat izan dira. Dagoeneko bostehun norbanako baino gehiagoren atxikimendua lortu du Hezkuntza Plazararen agiriak eta 70 kolektibo ingururenak —tartean Hik Hasirena—.