Egoerak behartuta, urtarrilaren 21eko hausnarketa kolektiboa bertan behera gelditu da

2021-01-15

Iragan uztailaren 1ean Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean aire zabalean egin genuen hausnarketa kolektiboari jarraiki, hil honen 21ean Iruñean bigarren hausnarketa kolektiboa egitekoa zen Hik Hasi. Pandemiak eta berau kontrolatzeko neurriak zorrozteak, ordea, bertan behera uztera behartu gaitu ekitaldi hori. Maiatzaren 20an Bilbon egitekoa da hezkuntzari buruzko beste hausnarketa kolektibo bat, berau osasun-egoerak baimentzen badu egingo dugu.