'Mundu berri bat guztiontzat' lana aurkeztu du Bizipozak

2021-01-25

Pasa den larunbatean Hernanin  aurkeztu zuen Bizipoza elkarteak Mundu berri bat guztiontzat lana. Bizipoza osatzen duten elkarteen errealitatea erakustea du helburu hamabi kantak eta 11 ikus-entzunezkoz osaturiko lanak. Tartean Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiko koordinatzaile zenarari eskainiko kantua biltzen du lanak.

Bizipozaren youtubeko kanalean ikus daiteke bideoklipa. 

 
 
'Mundu berri bat guztiontzat' lana aurkeztu du Bizipozak

Abestiak Xabier Zabalak sortuak dira. Denera, 34 artistak hartu dute parte proiektuan. Besteak beste, Xabi Solano, Aiora Renteria, Enrique Villarreal, Eñaut Elorrieta, Miren Narbaiza, Maite Larburu eta Andoni Tolosa Morau kantari eta musikariek; Amets eta Maddalen Arzallus, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariek; eta Itziar Ituño aktoreak.