Plaza Hutsak '(H)arian' dokumentua aurkeztuko du otsailaren 4an

2021-02-02

Bi urteko hausnarketa-prozesuaren ondotik, (h)arian Euskal hezkuntza feminista, komunitario eta burujaberako gakoak dokumentua aurkeztuko du Plaza Hutsak, otsailaren 4an. “Egungo hezkuntza sistemak agortuta daudelako, ez daudelako gure herriaren garapenerako pentsatuak, ez dutelako ditugun erronka zein arazo larriei aurre egiteko ere balio, eta horren aurrean erantzun kolektibo bateratua emateko —transbertsala eta herri gisara artikulatua izanen dena— zailtasunak agerikoak direlako egin du Plaza Hutsak hausnarketa-prozesua eta dokumentua. Nora Salbotxek eta Olatz Egigurenek aurkeztuko dute telematikoki Plaza Hutsaren Youtubeko kanalean.

 

 
 
Plaza Hutsak '(H)arian' dokumentua aurkeztuko du otsailaren 4an

Hezkuntza eredu euskaldun, inklusibo, feminista eta nazionalerantz pausoa bizkortzeko unea da bizi dugun hau Plaza Hutsaren aburuz, horretarako trantsizioa zehaztekoa: “Pandemiak eta haren ondorioek zabaldu duten agerlekuan egingo ditugun urratsek, urgentziari erantzutearekin batera, hezkuntza eredu berri baterako norabidea elika dezaten dugu erronka orain”.