'Komunikazio EzBortitza' liburua euskaratu du Txatxilipurdik

2021-02-10

Komunikazio EzBortitza, Bizi-hizkuntza bat. Enpatia, lankidetza, benetakotasuna, askatasuna izenburupean, Marshall Rosenbergen liburu honek istorioak, rol jokoak eta errealitateko adibideak baliatzen ditu Komunikazio EzBortitzaren (KEB) prozesua azaltzeko, eta era horretan, giza harremanak modu osasuntsuagoan garatzen laguntzeko. Orain euskaraz irakur daiteke, Txatxilipurdi elkarteari esker. Diego Martiartuk itzuli du liburua euskarara eta Nerea Mendizabalek gainbegiratu du edukia eta berak egin du, gainera, edizio honen berariazko sarrera-hitzaurrea. Liburua hikhasiren webgunean eros daiteke.

 

 
 
'Komunikazio EzBortitza' liburua euskaratu du Txatxilipurdik

Teknika sinpleetatik askoz harago joz, kalitatezko harremanak lortzea eragozten duten pentsaera, hizkuntza eta epai moralistak eraldatzen ikasteko tresna da liburu hau. Gatazkak errazago konpontzen hasteko; nahi dena exijentziarik gabe eskuratzeko; besteen beharrak entzuteko; harreman pertsonalak eta profesionalak indartzeko, eta norbere ahalmenari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

 

Komunikazio EzBortitzaren bidez, zera ikas daiteke:

  • Familiarekin, lagunekin eta lankideekin harremanak nabarmen hobetzen.
  • Epaiaren, kritikaren eta amorruaren aurrean lasai egoten.
  • Errukia eta elkar ulertzea pizteko moduan hitz egiten, pentsatzen eta entzuten.
  • Estresera, depresiora, errura eta lotsara garamatzaten pentsamendu ereduak hausten.
    • Edonoiz eta edonon, edozeinekin komunean ditugun gauzak aurkitzen

Hona hemen guraso.eus-en egin duten aurkezpen bideoa