‘Herri bat hezkuntzatik eraikitzen’ jardunaldia egingo du Oinherrik uztailaren 1ean Errenterian

2021-06-03

Euskal Herriko hezkuntza komunitateko eragile ezberdinak bilduko ditu egun osoko jardunaldi batean Errenterian. Herri hezitzailearen ikuspegitik eta herriko hezkuntza proiektu integralak garatzeko egin daitezkeen ekarpenak lantzea izango da helburu nagusia. Izen-ematea zabalik dago Oinherriren webgunean. 

 
 
‘Herri bat hezkuntzatik eraikitzen’ jardunaldia egingo du Oinherrik uztailaren 1ean Errenterian

EGITARAUA:


9:30-10:00- Harrera
10:00-10:30 Hik Hasik 2017an plazaratu zuen hezkuntza proposamena eta (H)arian prozesuak emandakoen arteko gakoak azalduko dizkigu Nora Salbotxek.
10:30-11:30 Errenterian azken urteetan hezkuntza komunitatearekin burutu duten lanketa ezagutzera eman eta balioan jarri nahiko genuke jardunaldi hauetan, gainontzeko herriei ere gaia lantzeko helduleku batzuk eskaintzeko. Itziar Ostolaza Galdos
11:30-12:00 Atsedenaldia
12:00-13:00 Hezkuntzaren eskumena deszentralitzako beharraren inguruan sakontzeko Kataluniako VIC herriko arduradunak gonbidatuko ditugu beraien prozesua azal dezaten. Elisabet Franquesa I Roca eta Glòria Cunill Vilalta

13:00-13:30 Galderentzako tartea
13:30-15:30 Bazkaltzeko tartea
15:30-17:30 Ertz ezberdinetatik eragin eta eraiki mahaingurua:

- Arantza Urbe Irazusta (Hizkuntzaren ertzetik)
- Amaia Zubieta Garciandia (Segregazioen/aniztasunaren ertzetatik)
- Oinherriko kidea (Aisialdi hezitzailearen ertzetik)