Ekainaren 19an egingo dituzte Bizipozaren jardunaldiak

2021-06-08

Covid-19a Bizipozan: bizipenak, gogoetak eta irakaskuntzak izenbupean egingo dira Bizipozaren jardunaldiak, ekainaren 19an. Bizipozako elkarteekin egindako galdeketa eta elkarrizketatik jasotakoetatik ateratako ondorioak partekatuko dira bertan eta elkarteen testigantzak ere partekatuko dituzte jardunaldian. Guztieon artean ere, aurrera begira eman daitezkeen urratsen inguruan arituko dira hitz egiten. Izen ematea (online eta aurrez aurrekoa) zabalik dago. 

 
 
Ekainaren 19an egingo dituzte Bizipozaren jardunaldiak

Egitaraua:

  • Peio Manterola eta Nerea Lasok elkarteekin batera osatutako lanetako ondorioen azalpena eskainiko dute.
  • Ondoren, mahai-ingurua izango da. Aspanogi elkarteko Nekane Lekuonak, Pausoka elkarteko Amaia Irazustak, Gure Señeak elkarteko Luisma Landaluzek, Bihotzez elkarteko Josune Toquerok eta Bizipoza elarteko Peio Manterolak parte hartuko dute.
  • Parte hartze librearen ondotik, Joxe Mari Agirretxek konklusioak eskainiko ditu.