Frantziako Konstituzio Kontseiluak murgiltzearen debekuak Seaskari ere eragiten diola ebatzi du

2021-06-17

Frantziako Konstituzio Kontseiluak, larunbatean erabakia aldau zuen: murgiltze eredua Seaskaren Ipar Euskal Herriko ikastoletan ere debekatu egin du. Maiatzaren 21eko ebazpenaren argudioa garatu du Frantziako Kontseilu Konstituzionalak eta haserai batean azaldurikoaren arabera, inkonstituzionaltasuna soilik hezkuntza publikoari zegokion, ez eragile pribatu, ikastola edo eskola katolikoei. Alabaina, larunbatean beste ebazpen bat argitaratu zuen, Seaskaren egiteko moldearen aurka.

 

 
 

Hizkuntza gutxituen aldeko legea, Mollac legea,  atzera bota zuen partzialki Frantziako Konstituzio Kontseiluak maiatzean, Konstituzioaren kontrakoa zela ebatzita, hainbat diputatuk ezarritako helegitearen ondotik. Ebazpenaren komentarioa publikatu zuen Konstituzio Kontseiluak pasa den astean, eta zehaztu zuen «irakaskuntza publikoaren kasuan bakarrik» dela konstituzioaren kontrakoa murgiltzea, beraz, legezko jo zuen Seaskaren ikastoletan murgiltzea garatzea. Larunbata arte.

 

Kazeta. eus-ek jakinarazi duenez, ikastetxe publikoetan kexa eta protestak hasi dituzte erabakiaren aurka. Idauze-Mendi eskola publikoa okupatu dute, esate baterako, guraso, irakasle eta hautetsiek heldu den sartzean euskarazko murgiltze klaseak idekitzeko oztopoak salatzeko.