Giro bikainean joan dira Udako 21. Topaketak

2021-07-06

Giro bikainean joan dira 21. Udako Topaketak. Berrehun hezitzaile batu dira EHUren Donostiako campusean eta denetariko ikastaroak egin dira hiru egunetan. Lehen egunean, halaber, Hausnarketa Kolektiboa egin genuen irakasleen zaintzaren inguruan.

 
 
Giro bikainean joan dira Udako 21. Topaketak

11 ikastaro egin dira guztira hiru egunetan Donostiako HEFA I eta IIn. Giro bikainean guztiak:

Budapesteko PIKLER-LOCZYko 0-3 Jutka Kelemen eta Timea Juhasz.  

- Jolasaren bidezko Heziketa Sortzailea. Benjamín Barandalla

Heriotzaren psikopedagogia. Patxi Izagirre  eta  Ane Izagirre. 

Askatasunea: mugatutako errealitate batean, desioak gauzatzeko tresna. Ane Ablanedo

Familia eta eskola arteko elkarlana ikuspegi sistemikotik. Aitziber Esnaola eta Larraitz Mendizabal.

Haur Hezkuntzako haurren ekintzen zentzuaz. Alvaro Beñaran Aranzabal

Barnekotasuna hezkuntzan: Norberaren zaintzak besteak zaintzea dakar. Miren Camison.  

Zuzendaritzarako formakuntza sistemikoa. Iñaki Arana eta Iratxe Vazquez.

Mugak jarri autoestimua zainduz. Nerea Mendizabal.

Dislexia. Libe Oñederra.