Ikasturte berriari ekin diote Ipar Euskal Herriko ikasleek

2021-09-02

Abiatu dute ikasturte berria Ipar Euskal Herriko ikasleek, irailaren 2arekin. Aurrez aurreko eskolei eustea izan da ezaugarrietako bat, nahiz eta protokolo zainduekin hasi duten kurtsoa. Beste ezaugarri bat, ohi bezala, euskaraz ikasteko nahikaria guztiz ezin gauzatzea izanen da kurtso honetan ere, lau eskolak galdegin badute ere murgiltze ereduan irakastea, hiruk lordu tue baiezkoa, ez da hala izan Larrainen. Alta, Murgiltzean abiatu dira Larraineko eskola publikoko haurrak, nahiz eta ez duten ikuskaritza akademikoaren baimenik ukan gela irekitzeko. Bardozen, ostera, ikastola berriarekin ekin diote ikasturteari, Seaskako 32.a

 
 
Ikasturte berriari ekin diote Ipar Euskal Herriko ikasleek

Covid-19ari aurre egiteko protokoloari dagokionez, oro har, joan den ikasturte amaierako neurriei eutsiko diete, baina, arduradunek aurreatu dutenez, aldaketak izan daitezke unean uneko egoera epidemiologikoaren araberaProtokoloaren bigarren mailan hasiko dituzte klaseak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Horrela, eskolak aurrez aurrekoak izango dira maila guztietan. Hala ere, iaz bezala, ezingo dira nahasi maila ezberdinetako ikasleak, eta maskara nahitaezkoa izango da 6 urtetik gorako haurrentzat.

 

Argazkia: Bardozeko ikastola (Seaska)