EH Bilduren Hezkuntza Proposamena: Hezkuntza sistema publiko burujaberantz

2021-09-21

EH Bilduk Hezkuntza Proposamena aurkeztu du asteburuan egin duen Konferentzia Politikoan, militantziaren %88,49ko babesarekin. Hezkuntza sistema publiko burujabea erdiesteko helburua daukan proposamena da, izenburuak berak dioen bezala, Hezkuntza sistema publiko burujaberantz: “Euskal Herriaren garapen kolektiboaren zerbitzura egongo den hezkuntza sistema burujabea osatzea da gure helburua: euskalduna, hezkidetzailea, inklusiboa, parte hartzailea, laikoa, doakoa, herritarra eta publikoa".

 
 
EH Bilduren Hezkuntza Proposamena: Hezkuntza sistema publiko burujaberantz

EH Bilduk hezkuntza aurkeztu du asteburuan egin duen Konferentzia Politikoan, militantziaren %88,49ko Helburu estrategikoa lortzeko bidean2, EH Bilduk "trantsiziorako proposamen egingarria" ondu du Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako. "Proposamen hau hezkuntza sistema publiko burujaberako trantsizio bide gisa ulertu behar da, helburua norabide estrategiko bat definitzea da, iparra finkatzea”.

EH Bilduk uste du "egungo hezkuntza sistemak agortu" direla, eta ez direla gai «herri gisa ditugun erronkei erantzuteko". EH Bilduk euskal hezkuntza sistemak «berezitasun propioak» dituela aipatzen du dokumentuan, eta gogora ekartzen du historiak erakutsi duela "euskal hezkuntzaren errealitatea, neurri handian, era askotako herri ekimenez eraiki dela azken hamarraldi luzeetan", eta horregatik, "bereziki garrantzitsu" deritzo gaur arte egindako lan guztia aitortzeari. Euskal hezkuntza sistemak eskubideak oinarri dituela jasotzen du dokumentuak, eta bermatu beharko lituzkeen eskubideak zerrendatzen ditu. Besteren artean, "euskal herritar guztiek, nazioarteko oinarrizko eskubideen hitzarmenetan jasotakoa aintzat hartuta, Euskal Herrian bertan edozein ikasmailatan edo ikas-arlotan ikasteko eskubidea" dutela aipatzen du, eta ez dela inor baztertuko "arrazoi politiko, ekonomiko, sozial, jatorriarekin edo sexuarekin lotutako, ideologiko, akademiko, fisiko edo psikikorengatik".

 

  • Ikastetxe komunitarioak

"Orain arteko publiko/itunpeko dikotomia gainditzera” dator EH Bilduren hezkuntza proposamena. Alde batetik, deszentralizazioa da ezaugarri nagusia, eta "ikastetxe komunitarioak" hartu ditu sistemaren oinarritzat. Ikastetxe horien izaera juridikoa publikoa edo pribatua izan ahalko da, baina denek lankidetzarako hitzarmen berdina sinatu beharko dute Eusko Jaurlaritzarekin, eta horiek "eskubide eta betebehar berberak lituzkete gizartearen eta administrazioaren aurrean", eta eredu deszentralizatu horrek aukera emango lieke "autonomia garatu dezaten, bai berrikuntza pedagogikorako bai antolaketarako". Ikastetxe komunitario horien izaera juridikoa, publikoa zein pribatua izango da, baina, eredu juridikoa bat edo bestea izanik ere, ikastetxe guztiek "lankidetzarako hitzarmen berbera" sinatuko luketela Eusko Jaurlaritzarekin. "Formulazio honekin ikastetxeak eskubidez eta betebeharrez berdintzen ditugu, administrazioaren eta gizartearen aurrean parekide eginez", adierazten du EH Bilduk .

  • Finantzaketa

Behin hitzarmena sinatuta, sarearen parte liratekeen ikastetxe guztiek «%100eko finantzaketa» izango dute, eta ezingo dute familiei kuotarik kobratu. Horrela, "ikasleen onarpena erabat irekia litzateke, justua eta gardena" izango litzateke. Aldiz, ez dute inolako finantzaketa publikorik»¡ jasoko hitzarmenik sinatu ez dutelako sare publiko bateratuaren parte ez direnek.

  • “Irekia, justua eta gardena”

Administrazioarekin hitzarmena sinatutako ikastetxe horietan ikasleen onarpena "erabat irekia, justua eta gardena" izan beharko da. Eta honetan beste berrikuntza garrantzitsu bat dakar EH Bilduren proposamenak. Herriz herri THEK Tokiko Hezkuntza Ekosistema Kooperatiboak sortzea proposatu dute, eta udalek hezkuntza sisteman zuzenean parte hartzea, era horretan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren organigraman parte izango lirateke. Batetik, hezkuntza kontseiluak egongo dira; bertan parte hartuko dute udaleko, ikastetxeetako, aisialdi taldeetako, Osakidetzako eta kirol eskaintzako ordezkariek. Honako hauek lirateke, besteak beste, eginkizunak: etorri berrientzat eskolatze plana prestatzea eta etorkinei begirako harrera eta egokitze planak egitea… Bestetik, hezkuntza sistemaren programazio bateratua egin beharko da eta  hezkuntza programazioa egin beharko dute, "gizarte kohesioa bermatzeko tresna nagusi gisa"; premia espezifikoak dituzten ikasleen banaketa orekatua ezartzea ere euren egitekoa litzateke.

 

IKASTETXEEN AUTONOMIA

EH Bilduren proposamena "sistemaren deszentralizazioan" oinarritzen da, uste baitute horrek bide emango diola ikastetxeek autonomia garatzeari, berrikuntza pedagogikoaren arloan nahiz antolaketan. Hala zehaztu dute: "Ikastetxearen autokudeaketa dago, beraz, sare publiko bateratu honen abiapuntuan". Halere, nabarmendu dutenez, deszentralizazio horrek ez du hezkuntza administrazioaren eginkizuna "lausotzen".

EUSKARA

Euskarari dagokionez, murgiltze eta mantentze eredua izango da sistema bakarra; egun indarrean diren A, B eta D ereduak ordezkatuko lituzke horrek. Gainera, Euskararen Jabekuntzarako eta Euskal Kulturaren Transmisiorako Institutua sortzea proposatu dute (EJEKTI), "Euskara Zerbitzuak izan direnak berrantolatu eta berrindartzearen ondorioz". Zereginetako bat izango da orain arte martxan izandako proiektuetatik eta programetatik —Irale, Nolega eta girotze barnetegiak— «irakaspenak jasoz», ikastetxeen hizkuntza proiektuentzako "beharrezko baliabideak" garatzea, eta hala, bermatzea ikasleak legeak ezarritako gutxieneko hizkuntza gaitasunekin aterako direla ikastetxeetatik.

Gainera, garrantzia eman nahi diote komunikazio sinbolikoari, afektiboari eta kulturalari, eta, autonomia erkidegoaren eskumenaren arabera, institutu horrek curriculuma zehaztu beharko du. Eduki propioak sortzeaz ere arduratuko da, eta "beharrezko materialgintza industria propioa" sortzeaz ere bai.

  • Langileak

Langileei eta haien lan baldintzei dagokienez, EH Bilduk dio «sarea osatuko luketen langile guztiek lan baldintza paretsuak izateko norabidean urratsak» egingo liratekeela, "progresiboki". Helburua da irakasleak hurbileko ikastetxeetan egonkortzea, "eta lan baldintza duinak bermatzea eta iraunkortzea".

ERLIJIOA

Erlijioari dagokionez, legeak agintzen duen gutxienekoa izango da, proposamenaren arabera, sare publiko bateratuan eskaini ahal izango den maximoa.