Ipar Euskal Herrian Lehen Hezkuntzako haurrek ez dute musukoa erabili beharko

2021-09-28

Frantziako Gobernuak iragarria zuen COVID-19 kasuen intzidentzia tasa 50etik jaisten den departamentuetan neurriak malgutu egingo direla, eta datuei jarraiki, Pirinio Atlantikoetan muga hori jaistea lortu delarik, musukorik gabe izanen dira haurrak ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzan. Nafarroan ere neurriak malgutu egingo direla iragarri du eta EAEn  eskoletan maskararen erabilera arintzeko eskatu diote Bildarratzi.

 
 
Ipar Euskal Herrian Lehen Hezkuntzako haurrek ez dute musukoa erabili beharko

Urriaren 4an musukorik gabe joan ahal izango dute ikastetxera Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako Lehen Hezkuntzako haurrek.

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteakk iragarri du Nafarroan neurri murriztaileak bertan behera geldituko direla, nahiz eta toki itxietan oraindik ere derrigorrezkoa izanen da maskara erabiltzea. Haatik ikastetxeetan eragingo dute neurri berriek: Lehen Hezkuntzan ez da talde osoa konfinatuko gelan positibo bat atzematen delarik, PCRak negatibo diren kasuetan.

Gasteizko Abendaño ikastolako guraso talde batek sinadura bilketa bati ekin dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatzeko ikastetxeetan musukoaren erabileraren inguruan ezarriak dituen hainbat neurri «ahalik eta lasterrena» arintzeko eskatuz. Onartezintzat jo dute  6 eta 12 urte arteko umeek eskola orduetan maskara une oro jantzita eduki behar izatea. Guraso taldeak salatu du «kezkagarria» dela adin tarte horretako umeek maskara derrigor erabili behar izatea patioan jolasten ari direnean, aire zabalean daudenean, edota ariketa fisikoa egiten ari direnean, eta baita eskolatik kanpo irteeraren bat egiten dutenean ere. Idatzi batean jaso dituzte beren kezkak eta eskaerak, eta beste eskoletako gurasoen atxikimenduak biltzeari ekin diote eta Jokin Bildarratzai bideratzeko asmoa adierazi dute. Halaber, haurrak ere bai plataformak ere eskari bereko sinadura bilketa jarri du martxan, “zera eskatzen dugu: gaur egun, biztanleri ahularen gehiengoa txertatua egonik,
EAE-ko ikastetxeetan ikaslegoari aplikatzen zaizkien neurriak malgutzea ahalik eta lasterren, maskararen erabilera derrigorrezkoa ez izatea lehenetsiz patio orduetan, txango eta irteeretan, eta heziketa fisikoko saioetan”.