'Sormenean Hezi, kulturaz bizi jardunaldiak' egingo dira urrian eta azaroan

2021-10-14

2018ko urrian ehun lagunetik gora bildu ziren Azpeitin ‘Sormenean Hezi, Kulturan bizi’ I. jardunaldian. Euskal Kultura eta hezkuntza izan zituen ardatz jardunaldi horrek, eta bigarren hauek, ostera, kultur transmisioa hezkuntza araututik landa nola egiten den aztertuko dute. Hauxe da abiapuntua: "Hezkuntza araututik kanpo euskal kulturgintzaren transmisioaren ( ezagutza eta praktika ) egungo egoera esperientzia praktikoetatik ezagutu nahi dugu. Egunerokoan gorpuzten diren esperientzia praktiko horien lagungarri, marko teoriko bat proposatu nahi dugu, zeina honako bi galderak hausnartuta osatu asmo dugun: Nola euskaltzaletzen gara? Nola kulturzaletzen gara? Nola sozializatzen gara euskarazko kultur sormenaren inguruan? Zein espazio ditugu euskarazko kultur sormenaren inguruan elkartzeko? Zer egin genezake elkarrekin euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun Euska Herri osoko eragileok?"  Izen ematea zabalik dago UEUren webgunean

 
 
'Sormenean Hezi, kulturaz bizi jardunaldiak' egingo dira urrian eta azaroan

Egitaraua

2021-10-23
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-13:30

SENPEREko jardunaldia

Tokia: Larraldea (Senpere) 

Egitaraua:

09:00-09:30 -  Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:30-10:00 -  Sarrera eta ongi etorria. Tokiko eragileak.

 10:00-10:30 -  1.aurkezpena: Ikusentzunezkoak.

10:30-11:30 -  2.aurkezpena: Literatura.

11:00-11:30 -  Atsedena

11:30-12:30 -  Mahai ingurua 1: Gazteak eta kulturgintzaren transmisioa, belaunaldiartekotasuna.

12:30-13:30 -  Mahai ingurua 2: Kulturgintza sozializatzeko plazak: aretoak, kalea, internet.

 

>>> Jardunaldi honetan izena emateko: SENPERE

 
2021-11-06
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-13:30

LAUDIOko jardunaldia.

Tokia: Aiaraldea Ekintzen Faktoria (Laudio) mapa

Egitaraua:

09:00-09:30 Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:30-10:00 Sarrera eta ongi etorria. Tokiko eragileak.

10:00-10:30 1.aurkezpena: Musika eta Literatura:

  • Literaturia - Ibai Sarasua (antolaketa taldeko kidea)

10:30-11:30 2.aurkezpena: Komikigintza.

11:00-11:30 Atsedena

11:30-12:30 Mahai ingurua 1: Gazteak eta kulturgintzaren transmisioa, belaunaldiartekotasuna.

12:30-13:30 Mahai ingurua 2: Kulturgintza sozializatzeko plazak: aretoak, kalea, internet.

  • Astra - Johana Olabarria (Astra koordinadorako kidea)
  • Baratza - Unai Lopez de Armentia (Baratza)

>>> Jardunaldi honetan izena emateko: LAUDIO.

 
2021-11-13
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-13:30

LESAKAko jardunaldia.

Tokia: Harriondoa Kultur Etxea (Lesaka) mapa

Egitaraua:

09:00-09:30 Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:30-10:00 Sarrera eta ongi etorria. Tokiko eragileak.

10:00-10:30 1.aurkezpena: Antzerkia.

10:30-11:30 2.aurkezpena: Dantza.

11:00-11:30 Atsedena

11:30-12:30 Mahai ingurua 1: Gazteak eta kulturgintzaren transmisioa, belaunaldiartekotasuna.

  • Baigura aldeko esperientzia - Xan Berterretche
  • Meatzaldeko esperientzia - Kimetz Arana

12:30-13:30 Mahai ingurua 2: Kulturgintza sozializatzeko plazak: aretoak, kalea, internet.

>>> Jardunaldi honetan izena emateko: LESAKA.

 
2021-11-20
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-13:30

AZPEITIko jardunaldia

Tokia: Elikagunea (Azpeitia) mapa

Egitaraua:

09:00-09:30 Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:30-10:00 Sarrera eta ongi etorria. Tokiko eragileak.

 10:00-10:30 1.aurkezpena: Dantza.

10:30-11:30 2.aurkezpena: Kulturgintza soziala.

11:00-11:30 Atsedena

11:30-12:30 Mahai ingurua 1: Gazteak eta kulturgintzaren transmisioa, belaunaldiartekotasuna.

12:30-13:30 Mahai ingurua 2: Kulturgintza sozializatzeko plazak: aretoak, kalea, internet.

13:30-14:00 Sormenean hezi, kulturan bizi II. jardunaldien ondorioak eta aurrera begirakoak.