Haurrak Ere Bai plataformak protesta ekintzak deitu ditu astelehenerako

2021-10-15

Lehen Hezkuntzako haurrei gainontzeko pertsona guztiei onartzen zaizkien eskubideak onartzea, horixe da Haurrak Ere Bai sarearen eskaria. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Hezkuntzan ezarri diren protokolo berrietan Lehen Hezkuntzako haurrei ez zaie onartzen eskola-eremuko kanpo espazioetan eta soin-heziketako ikastorduetan musukoa kentzea, eta horren aurrean Haurrak Ere Bai plataformak protestara deitu du, datorren astelehenerako: "planto egiteko premiazko deia" luzatu die familia, irakasle eta hezkuntza-komunitateari. 

 
 
Haurrak Ere Bai plataformak protesta ekintzak deitu ditu astelehenerako

NOIZ: Urriaren 18an, astelehena

ORDUA: Eskoletako irteeran (10 minutuz)

NON: Ikastetxeetako sarreran eta jolastokietan.