Oinharri eskolak antolatuta, hezkuntzaz hausnartzera datoz Venezuela, Brasil eta Marokotik

2021-10-19


Oinharri eskolak antolatuta, urriaren 12tik 24ra hainbat kide etorri dira Euskal Herrira Brasil, Venezuela eta Tunisiako eskoletatik, eta haiekin batera formakuntza politikoaz eta haurren heziketaz hausnartzera gonbidatu nahi du Oinharri Eskolak euskal jendartea. Donostia-Hernanin burutuko den Demokrazia Komunaleko kongresuan parte hartzeaz gain, Baigorrin, Iruñean, Donostian, Hernanin, Leioan, Bilbon, Gasteizen eta Pasaian esperientzia hauek ezagutzeko aukera izaten ari da. 

 
 
Oinharri eskolak antolatuta, hezkuntzaz hausnartzera datoz Venezuela, Brasil eta Marokotik

Hauek dira gurean izango ditugun kideak: 

- Jenifer Milagros Lamus Ramos (Venezuelako militante komuneroa): El Maizaleko kooperatibetan jarduten den militantea eta ordezkari komunala. 

- Albanys Montilla (Venezuelako militante komuneroa): Herri Formatzailea, feminista komuneroa eta lurralde aktibatzailea. 

- Rosana Fernandes (Brasil): MSTko zuzendaritzako kide eta Escuela Nacional Florestan Fernandez-eko Koordinatzaile nagusia. 

- Jamila El Abboudi (Maroko): Marokoko La Voie Démocratique-ko kidea, eskualde arabiar eta Magrebeko herri antolakundeetako koordinatzailea Herrien Nazioarteko Biltzarrean (HNB edo AIP), eta bertako nazioarteko idazkaritzako kidea.