Greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herriko Hezkuntza alorrean

2022-01-13

Astebetean ikastetxeetako protokoloa hiru aldiz aldatu izanak grebara eraman du hezkuntza komunitatea Ipar Euskal Herrian. Irizpide argiak eskatzen dituzte LAB, FSU 64, SE-UNSA 64 eta FNEC-FP-FO 64 sindikatuek eta guraso elkarteek ere bat egin dute deialdiarekin. Jarraipen biziki zabala espero dute deitzaileek. Langile gehiago eta ikasle batek positibo ematen duenean ikasgela osoa ixtea ere aldarrikatzen dute.

 
 

Seaskan ere greba eginen da, eta ikastola batzuk itxita geldituko dira beraz. Kristau eskoletan ere irakasle zenbaitek greba eginen dute iragarri dute.