Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat formazioaren 9. promozioa udazkenean abiatuko da

2022-04-06

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko 0-6 etapako aditu tituluaren bederatzigarren promozioko matrikulazioa zabalik dago dagoeneko (ekainaren 10a arte).

 

 
 
Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat formazioaren 9. promozioa udazkenean abiatuko da

0-6 etapako aditu titulua bi urteko formazioa da, eta Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzera bideratua dago, haur txikiekin lanean ari diren edo lan egin nahi duten hezitzaile eta profesionalei zuzendua. Bi ardatz ditu formazioak: zaintza, batetik, eta pedagogia eraldatzaileak, bestetik.

Bi ikasturteak edota soilik lehen edo bigarren ikasturtea egiteko aukera dago zabalik. Hiru titulazioa eskaintzen baitira.

- 0-6 etapako aditu titulua, zaintzako eta pedagogia eraldatzaileetako espezialitateetan

- 0-6 etapako aditu titulua, zaintzako espezialitatean

- 0-6 etapako aditu titulua, pedagogia eraldatzaileetako espezialitatean 

Alvaro Beñaran da formazio pertsonaleko arduraduna eta Kristina Goñi pedagogia eraldatzaileen ikasturteko koordinatzaile pedagogikoa. Ikaslerro bakoitzean, gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko adituek emango dituzte saioak, hala nola, Pikler Loczy institutua, Reggio Emiliako eskolak, Kataluniako eskolak, Aiurri Montessori eskola…) eta zentroetarako formazio-bisitekin osatuko da ikastaroa (Elizondoko haur-eskola, Geroa Waldorf…)