Hezkuntza Plazarak uste du ateak irekitzen dituela Hezkuntza Akordioak

2022-04-06

Hezkuntza Plazara dinamikak Euskal Herriko hezkuntza sistema bakarra du helburu eta xede horri begira, une honetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Hezkuntza Lege berri bat egiteko alderdi nagusien artean Hezkuntza Akordioa lortu izana “berri pozgarritzat” hartu du. Hezkuntza Plazararen iritiz, “aukera berri bat ireki da 1993ko legeak eragindako zatiketa gainditu eta garai berri bati hasiera emateko”.

Bide horretan, legea lortu bitartean hezkuntza eragile eta norbanakoen parte-hartzea sustatzeko espazioak ahalbidetu behar direla azpimarratu du.

Hezkuntza Plazarak Oinarrizko Hezkuntza Akordiorako funtsezkotzat jotzen dituen zazpi aldarrikapenetatik seiri erantzuten die Hezkuntza Akordioak. Hezkuntza burujabetzaren oinarrian ez da aurrerapausorik eman, eta zentzu horretan, “egungo markoaren topeak agerian uztearekin batera, hezkuntza burujabetzarako tresna berriak eskuratzeko” bideak jorratzearen aldeko hautua egin dute. Beste sei puntuak garatzeko proposamenak egin dituzte (hezkuntzaren eskubidea, inklusiorako eskubidea, euskalduntzea, eraldaketa pedagogikoa eta metodologikoa, autonomia eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa) eta hurrengo hilabeteetan horien inguruan adostasun soziala sustatuko dute Euskal Herri osoan.

 
 
Hezkuntza Plazarak uste du ateak irekitzen dituela Hezkuntza Akordioak