Ostiralean itxiko da 'Lehen Hezkuntza eraldatzen' formazio berrriko izen-ematea

2022-04-27

Lehen Hezkuntzan dagoen hobekuntza-premiari erantzuteko, irakasleentzako formazio berria sortu du HIK HASIk: Lehen Hezkuntza eraldatzen izenekoa. Bi urteko formazioa izango da, Lehen Hezkuntzan diharduten hezitzaile gogoetatsuei, eraldaketan hasiak edo hasteko gogoz daudenei eta baita aholkulari, zuzendari, ikasketaburu edota arduradun pedagogikoei ere. Irakasleon esku-hartzeen inguruko gogoetatik abiatuta, ikaste-prozesuan bidelagun izateko tresnak jasoko dituzte formazioan hezitzaileek. Horrez gain, formazio pertsonala eta ikastetxeetara bisita pedagogikoak egingo dira.

Edukiak: 

  • Tutore gogoetatsuaren rola.
  • 6-12 adin tarteko haurren ezaugarriak.
  • Hezkuntza proiektuaren prozesua.
  • Espazioen antolaketa.
  • Ebaluazio hezigarria.
  • Ikaste-prozesuak ulertzen (ikuspegi sozio-eraikitzailea, psikologia kognitiboa eta neurotzientziaren ekarpenak) .
  • Pedagogia sistemikoa.
  • Oinarrizko konpetentzietan eta arlokakoetan sakontzea...

Egitaraua

*Eusko Jaurlaritzako Hezkunta Sailak  homologatutako formazioa da. eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin homologazioa tramitean da.

**Izen-ematean lehentasuna izango dute HIK HASIren harpideek.