Hilabete daramate greban Nafarroako 0-3ko hezitzaileek

2022-06-02

Maiatzaren 2an ekin zioten Nafarroako 0-3 zikloko hezitzaile eta langileek greba mugagabeari. Ratioak jaistea, soldatak igotzea eta langileak gehitzea eskatzen du 0-3 Plataformak, baina Nafarroako Gobernuak eskaera horietara iristen ez den proposamena egin die. Hilabetera protesta ikusgarria egin dute, Maria Txibite Nafarroako presidenteari pardel zikinak jarri dizkiote.

 
 
Hilabete daramate greban Nafarroako 0-3ko hezitzaileek

 

Nafarroako Gobernuko eta Udalerrien Federazioko ordezkariekin  hiru bide elkartu da 0-3 Plataforma. Haien arabera, “Giltza” parlamentuko taldeek dutela aldarrikatu dute, aurrekontuetan aldaketak gehituz.

Euskalerria irratiak jaso duenez, PSNko Ramon Alzorrizek adostasun politikoa eskatu du, aurrekontuetan langileen eskariei erantzun ahal izateko. Hor dago “giltza” plataformako kideen iritziz. Aldarrikapenei erantzuteko aurrekontua handitzea beharrezkoa dela adierazi zieten, atzo bileran. Testuinguru horretan, protesta gogortzea erabaki dute langileek eta Nafarroako Parlamentuan pardelak bota dizkiote Maria Txibite presidenteari osoko bilkurara iristen ari zela. Aurrekontuetan aldaketak ezartzeko lan politikoa ahalik eta azkarren egitea ere nahi dute langileek, eta espero dute datorren asteazkeneko bileran Foru Gobernuak "finantza-mailan definitutako eta argi eta bermatuta proposamen bat" egitea. Atzoko bilerara gobernuak ez zuen proposamenik eraman, plataformako kideek salatu dutenez.

Gaur protesta ikusgarria egin dute, Maria Txibite Nafarroako presidenteari pardel zikinak jarri dizkiote.