Aldaketekin hasi da ikasturtea

2022-09-06

COVID-aren aurkako prebentzio neurri espezifikorik gabe hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian eta hasiko dute asteon Hego Euskal Herrian. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako lerroburu nagusiak brebeta eta baxoa azterketak euskaraz pasatzearen ingurukoak izango direla aurrikusten dira 2022-2023 eskola-sartze honetan. Aldiz, Hego Euskal Herrian LOMLOEren ezarpenak ekarriko du aldaketa: Espainiako Gobernuren LOMLOE hezkuntza legera egokitzen diren curriculumak indarrean sartuko dira Hego Euskal Herriko ikastetxeetan, maila bakoitietan. Madrilek curriculumaren erdia zehaztu du gehienez, eta Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak beste erdia. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza lege berria idazteko eta gizarteratzeko ikasturtea izango da —Eusko Legebiltzarreko lau alderdi nagusiek, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk,  martxoaren 18an izenpetu zuten legearen oinarriak ezarriko dituen ituna—.

 
 
Aldaketekin hasi da ikasturtea