Gaur amaitzen da Hik Hasiren formazioetan izena emateko epea

2022-09-12

Psikomotrizitate erlazionala eta Jirafaren hizkuntza (Komunikazio Ez Bortitza) ikastaroetako azken plazetan izena emateko aukera dago irailaren 19a arte. 

 
 
Gaur amaitzen da Hik Hasiren formazioetan izena emateko epea

JIRAFAREN HIZKUNTZA. Komunikazio Ez Bortitza. Nerea Mendizabal

Irakasle funtzioetan askotan garbi ditugu ze helburutara iristea gustatuko litzaigukeen. Aldi berean, ikastetxeko egunerokotasunean harremanez inguruatuta gaude ikasleekin, gurasoekin, lankideekin eta zuzendaritza taldearekin. Sarritan, hezitzaileak gauza bera 100 aldiz esaten dugunaren inpresioa izaten dugu, tonu guztietan, kasu egin baino lehen. Ikasleen zein irakasleen emozioek paper garrantzitsua dute eta hauek kudeatzeko moduak guztiongan eragina izango du. Familiekin kolaborazioa izatea ere amesten dugu eta lankideekin ere tira birak izan ditzakegu. Gatazkei aurre hartu, gutxitu edo kudeatzeko, ingurune fisiko eta emozional seguru bat sortzea ezinbestekoa izango da, non ikasle zein irakasleen beharrak axola eta zaintzen diren. Modu honetan, ikasleen garuna eta atentzioa beren ikasketetan zuzendu ahalko da. Norberaren eta besteen ongizateaz arduratzen den guneak elkarren errespetu, kolaboraziorako eta gatazken kudeaketarako baldintza egokiak sortzen lagunduko digu. Komunikazio Ez Bortitzak (Marshall Rosenberg-ek sortu zuen eredua), bizitzarako baliagarria izango zaigun tresna paregabea eskaintzen digu. Erlazio trebetasunak indartzeko programa honen bidez, irakasleak norberarekin, ikasleekin eta eskola komunitateko gainontzeko pertsonekin erlazionatzeko abileziak lantzeaz gain, ikasleekin batera ikasten eta praktikatzen joateko proposamenak izango ditu, gelako dinamikatan txertatzeko.

 

PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA - Mapi Urresti

2022-2023 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskainiko da bostgarrenez.

PREZIOA:

  • 1.215 euro. 415 euro matrikula eta 80 euro hilero.
  • Harpidedunek 50 €ko beherapena izango dute. Beraz, matrikulan 365 € ordaindu beharko dute.
  • Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula orria bete behar da eta jarraian ordainketa egin, kontzeptuan norbere izen-abizenak jarrita. LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929

OHARRAK (ondo irakurri):

  • Matrikula ordaindu ostean onartuko da pertsona hori kurtsoan. Eusko Jaurlaritzak homogolatutako ikastaroa da.
  • Lehentasuna harpideek eta izena lehengo ematen dutenek izango dute.
  • Egitarau osoa alboko PDF dokumentuan ageri da.
  • Izena emateko epea irailaren 19an amaituko da.