“Izaten ikasteko eta pentsatzen ikasteko” ikastaroan izena emateko azken egunak

2022-09-29

Zure ikasleen, haurren zein nerabeen, pentsamendu kritikoa eta sortzailea sustatzeko eta beraien arteko errespetuzko jarrerak abiarazteko baliabideak behar dituzu?

Online ikastaro teoriko-praktiko bat eskaintzen du Miren Camison haur filosofian adituak hezkuntzan inplikatutako irakasleentzat, pentsamendu kritikoa eta sortzailea ikasgeletara eramaten. Ikastaroari buruzko informazio zehatzagoa webgune eta bideo honetan dira.

 
 
“Izaten ikasteko eta pentsatzen ikasteko” ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroan honako edukiak landuko dira:

● Ikasgelan erabil daitezkeen ikasmaterialak, metodologia parte-hartzailea eta jarduera praktikoak eta ludikoak ezagutzeko eta esperimentatzeko aukera.

● Galdera esanguratsuak egitearen artea. Pentsatzera eramaten gaituzten galdera ziztagarriak egiteko irizpideak eta trebakuntza.

● Ikasle bakoitzak bere kabuz eta taldean ikasle guztiek elkarrekin pentsatzeko giroa sortzeko beharrezkoak diren ezaugarriak.

● Haur eta gazteei taldean besteekin ikertzeko, pentsatzeko eta sentitzeko aukerak ematen jakitea, errespetuzko bizikidetza eta testuinguru egokiak sortzen.

● Elkarrizketa filosofikoaren metodologia: galdera filosofiko eta erantzun arrazoituen bidezko praktika. Ondoren irakasle partaide bakoitzak bere ikasgelara pentsamendu kritikoa eta sortzailea bultzatzeko giltzarri horiek eraman ditzan.

● Haur Filosofiaren pentsamendu trebetasunen oinarrizko taxonomia: ezagutza eta praktika taldean.

● Entzutearen Pedagogiaren alderdi teorikoa eta praktikoa.

● Ikasgai guztietan pentsamendu kritikoa eta sortzailea zabaltzeko eta aplikatzeko irizpide orokorrak.

Bibliografia zabala eta hainbat baliabide eskuratuko ditu ikastaroa egiten duenak, bere kabuz ikertzen eta ikasten jarraitzeko.

 

Saioen datak eta ordutegia:

Astelehenak 19:00-21:00

2022ko urriak 17 eta 31. Azaroak 14 eta 28. Abenduak 12 eta 19.

2023ko urtarrilak 16 eta 30. Otsailak 13 eta 27

Izena emateko: urriaren 3a baino lehen www.filosofiafaktoria.eus-en.