Haur Hezkuntzako jardunaldiak azaroaren 25ean eta 26an egingo ditu Hik Hasik

2022-10-04

Haurraren hizketa izango da Hik Hasiren udazkeneko jardunaldietako gai nagusia: Hizketan hasi ezinik izenburupean, honakoa aztertuko dugu: haurrak zergatik hasten dira gero eta beranduago hizketan? Egunerokoan ikusten ari gara haurrak gero eta beranduago hasten direla hizketan, eskaintzen dizkiegun ahozko komunikazioa eta interakzioa gero eta urriagoak direlako. Berandutze horrek ondorioak izan ditzake haurren gaitasunean, pentsamenduaren eraikuntzan eta garapen integralean.

Matrikulazioa urriaren 14an zabalduko da.

 

 
 
Haur Hezkuntzako jardunaldiak azaroaren 25ean eta 26an egingo ditu Hik Hasik

Honako gai hauezk aztertuko ditugu azaroaren 25ean BECen eta 26an EHUreko Donostiako campuseko Barriola auditoriumean:

  • Zergatik ari da berandutzen hizketa?
  • Hizketa berandutzeak zer ondorio ditu haurren garapenean?
  • Zer arrisku izan ditzake haurrekiko interakzioa eta komunikazioa gutxitzeak?
  • Zer egin dezakegu hezitzaileok hizketaren berandutzea saihesteko?