Alderdi politikoek hezkuntza akordioa babestu dute berriro

2022-11-11

Hezkuntza eragileen artean Hezkuntza Legearen gaineko mobilizazioak, zalantzak eta kezkak dauden arren, hezkuntza ituna sinatu zuten alderdi politikoek berriro haren aldeko argudioak azaldu zituzten atzo Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. PP+C’s-ek mozio bat aurkeztu zuen “hezkuntzaren kalitatea hobetzeko” neurriekin, baina gainerako lau alderdiek ezezkoa eman zioten. EAJko Leixuri Arrizabalagak adierazi zuen “lege honek hezkuntzaren kalitatea hobetzea eta eraldatzea du xede eta horretarako akordioan zenbait neurri jasota daude”. Ikoitz Arrese EHBilduko legebiltzarkideak talde parlamentarioek oraindik zuzenketak egiteko denbora dutela gogorarazi zuen, eta zehaztasuna falta diren arren “bide onean” doala adierazi zuen. PSE-Eeko Maria Jesus San Josek hezkuntza egonkortzeko ituna beharrezkoa dela iruditzen zaiela esan zuen.EP-IUren izenean Isabel Gonzalezek helburua sistema duala ez “betikotzea” izan behar duela azpimarratu zuen, eta sistema publikoa hobetzeko neurriak martxan jartzea.

 
 
Alderdi politikoek hezkuntza akordioa babestu dute berriro