Iruñeko haur eskoletako langileak protestan

2023-01-12

Navarra Sumak datorren ikasturtean ratioak igotzeko asmoa agertu du ondoren, zerbitzuaren kalitatean izango duen eraginagatik kezkatuta kalera atera dira Iruñeko Haur Eskoletako langileak.

 
 
Iruñeko haur eskoletako langileak protestan

Elkarretaratzea egin dute asteazken arratsaldean Iruñeko Udaletxe plazan, zerbitzuaren “ibilbide luzean tokiko zein nazioarteko erreferentzia izan den zerbitzuaren kalitatea defendatzeko”, adierazi dutenez hezitzaileek: “atioen igoeraren ondorioz, hezitzaile garen aldetik ezin dugu haurren eta familien beharrei erantzun nahiko genukeen moduan”. Era berean, argi adierazi dute lehen haurtzaroa errespetuz laguntzea dela haien lanaren oinarria, eta horretarako ezin direla “eskolak gehiago masifikatu”. Datozen egunetan deialdi gehiago egingo dituztela jakinarazi dute eta hezkuntza komunitate osoari dei egin diete “haur eta txikien eskubideen defentsan” parte har dezan. ARG: Garikoitz Torregrosa