Atzerriko ikastetxeetan gutxieneko euskara orduak emateko agindua baliogabetu dute

2023-01-24

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi du Hezkuntza Sailak 2021ko martxoarne 24an emandako agindua, eta ondorioz, atzerriko ikastetxeei curriculuma eta eman beharreko gutxieneko euskara eta gaztelania orduak zehazten zizkien agindua bertan behera geratu da. Agindu horren arabera, gutxienez 1.050 ordu eman behar zituzten Euskara eta Literatura ikasgaian eta beste 1.050 Gaztelania eta Literaturan.

 
 
Atzerriko ikastetxeetan gutxieneko euskara orduak emateko agindua baliogabetu dute

Bilboko Eskola Amerikarrak helegitea jarri zion eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio, argudiatuz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez ziela aurrez kontsultarik egin ikastetxeei eta behar bezala justifikatu gabe dagoela emandako agindua.

Hezkuntza Saileko iturrien arabera, beste agindu bat prestatzeko lanetan hasiak dira eta bermatu dute eragindako atzerriko ikastetxeei aldez aurreko kontsultaren izapidea zuzenduko zaiela, bost baitira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Bien bitartean, 2012ko aginduak jarraituko du indarrean eta horren arabera, 2.380 ordu eskaini beharko dizkiote, gutxienez, Gaztelaniari eta Euskarari, baina ez du ikasgai bakoitzeko gutxienekorik jartzen.