Seaskak “mobilizazio erraldoia” eginen du udaberrian

2023-01-26

Lau hilabete daramatzate Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzunaren zain, baina ez dute ezer jaso. Irailaren 14an elkartu ziren Seaskako eta EPP Euskararen Erankude Publikoko ordezkariak Parisen baxoa eta breteta azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko, besteak beste. Bileratik gustura atera arren, erantzunik jaso gabe dauden oraindik eta Seaskak “mespretxu hutsa” dela salatu du. Azterketen auzia ez dela sinbolikoa soilik argitu du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak. “Haurren eskubidea da, hizkuntzen eskubidea da; eta eskubide horiei ez diete erantzun nahi Paristik”.

Egoera ikusirik, ondoko asteetan hainbat ekintza burutuko dituzte eta udaberrian “mobilizazio erraldoi bat” antolatuko dutela iragarri dute, guraso, irakasle eta ikasleak ez ezik, herri oso baten babesa dutela ikusarazteko.

 
 
Seaskak “mobilizazio erraldoia” eginen du udaberrian