Hezitzaileak ere protestara irten dira Nafarroako langile publikoen greba egunean

2023-02-15

Iruñeko Gaztelu Plaza gainezka, jarraipen zabala izan du otsailaren 15arekin Nafarroako langile publikoek egin duten greba deialdiak eta baita protestek ere. Iruñeko manifestaldian 3.000 gora lagun batu dira. LAB, CCOO, ELA, UGT eta STEILAS sindikatuek zituzten deituak lanuztea eta protestak, eta osasungintzako esparruaz gain, hezkuntzakoa izan da jarraipen handiena izan duen alorra. Hezkuntzaren alorrean, lan baldintzen duintzea eta ratioen jaitsiera izan dira eskari nagusiak.

 

 
 
Hezitzaileak ere protestara irten dira Nafarroako langile publikoen greba egunean